2012-02-03
Ikastetxeak aterpetxe modura erabiltzeko baimena emango du Udalak
Leioako Udalak onartu du behin betiko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren aldaketa Leioako ikastetxeak gazteen aterpetxe bezala erabili ahal izateko.
Aldaketa berri honekin Leioako hezkuntza ekipamenduak, publikoak zein pribatuak, gazteen aterpetxe modura erabili ahal izango dira, beti ere, ikastetxeek horrela nahi badute eta beharrezko moldaketak egin ostean.
Leioak ikastetxe kopuru handia du, guztira 15 dira udalerrian, hauetatik 9 publikoak eta 6 pribatuak edo itaunpekoak, eta guztiak 70 edo 80 hamarkadan eraikitakoak. Gaur egun egoera oso desberdin aurkezten zaigu, jaiotze tasa nabari jaitsi da eta ekipamendu hauek, gehienak, handiegi geratu dira. Horregatik, gune hauei beste erabilera batzuk ematea beharrezkoa dugu, gizarte erabilera batez ere, eta autonomi araudiari jarraituz aterpetxearen erabilera egokitzat ematea onartu du Udalak.