2012-02-01
Ikastetxeen aurrematrikulazioa epea hasten da
Irekita dago jada datorren otsailaren 10era arte aurrematrikulazio epea Leioako ikastetxeetan.
Artatza, Lamiako, Txomin Aresti, Altzaga Ikastola eta San Bartolome herri ikastetxeak, eta Barandiaran eta Artatza-Erromo institutuak dira Leioako irakaskuntza publikoaren eskaintza. Irakaskuntzarako aukera guztiak errespetu osoz gogoan hartu arren ere, hurrengoko dokumentuan Leioako Euskal Eskola Publikoaren kalitate maila erakusten da.
Aurrematrikula garaia heldu baino lehenago hainbat udalerri, Leioa barne, kanpaina berezi baten parte hartu dute; “D bitamina” kanpaina, euskarazko hezkuntza bultzatzeko asmoz. Egitasmo hau Bizkaiko 22 udalerri eta 3 mankomunitateren ekimen bateratua da eta informazio-kanpaina urte hasieran zabaldu da, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia baino zertxobait lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten.
Partekatu:
Itzuli