Laster hasiko den asteburu hau euskarazko zineari zuzenduta datorkigu. Alde batetik, Gartxot eta Bertsolari filmeak izango dira Kultur Leioako Auditoriumean, eta bestetik Andoni Egañak, Unai Elorriagak eta Asier Altunak, ‘Bertsolari’ filmearen ostean solasaldiari ekingo diote astelehenean.
Larunbata eta igandean Kultur Leioako Auditoriumean euskarazko filmeak ikusteko aukera izango dugu, 17.30ean ‘Gartxot’, hiru euroren truke, eta 20.00ean ‘Bertsolari’ pelikula saritua, lau euroren truke.
Astelehenean, ‘Bertsolari’ filma ikusteko aukera berri bat izango dugu Kultur Leioan, baina nobedade batekin etorriko zaigu, filma amaitu ostean solasaldi interesgarria izango dugu bertan filmearen zuzendaria den Asier Altunarekin, Unai Elorriaga idazlearekin eta Andoni Egaña bertsolari ezagunarekin. Filmearen protagonistekin lana eta bertsolaritzaren mundua aztertzeko aukera paregabea izango dugu.