Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-29 Merkatarientzako SMS zerbitzuak harrera ona izan du
sms / sms

Merkatarientzako bereziki zuzendutako SMS kanpainak harrera ona izan du Leioako dendarien artean, izan ere aurreko urteko altak bikoiztu dira, zerbitzua indartuz. Alerta honekin merkatarien segurtasuna indartu nahi da, SMSen bitartez Leioako Udaltzaingoak abisuak bidaltzen dizkie merkatariei zonaldean izan diren lapurretaz edo timoetaz ohartaraziz.

Joan den urtean jarri zen martxan doako zerbitzu hau, orduan 105 merkatari eman ziren altan zerbitzuan eta urte guztian zehar SMSak jaso izan dituzte. Harrera ona izan zenez aurten kanpaina berriro ere kalera atera du Udaltzaingoak alta berriak lortzeko segurtasuna handitzeko asmoz. Eta horrela izan da, aurtengo alten kopurua bikoiztu egin da, 194 merkatarietara helduz.

SMS Zerbitzua
Udaltzaingoaren eta dendarien arteko komunikazioa hobea eta zuzenagoa izan dadin, SMS doako zerbitzuaren berri ematen du Leioako Udaltzaingoak. Horren bidez, udaltzainek herrian edo inguruan gertatu diren lapurreten berri emango diete zerrendan dauden dendariei. Non izan den eta lapurretaren edo lapurren ezaugarrien berri emango dute, beste xehetasun batzuen artean. Mezu horien bidez, dendariei berehalako informazioa ematea da asmoa, eta gerta daitezkeen lapurreten aurrean erne egon daitezen eskatzea.

Zerbitzu honetan parte hartzeko interesa duten dendariek izena emateko inprimakia bete dezakete Udaltzaingoan, edo Leioako Udalaren web orritik deskargatu (www.leioa.eu), eta ondoren Udaltzaingoaren bulegoetan entregatu, posta, e-mail (udaltzaingoa@leioa.net) edo fax bidez (94 480 13 28). Leioako Merkatarien Elkarteko kide diren dendek Elkartearen bidez eman ahal izango dute izena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa