Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-05 Dantza eta artea bat eginda Leioako kaleetan
danza / danza

Leioako txokorik esanguratsuenak erritmoz beteko dira igandean, lehen aldiz ospatuko den “dantza_es_kultura” kalean izango delako. Dantza zirkuito berezia da Leioan estrenatzen den proiektu hau, eta kaleko dantza herritarrekin batera garatzeaz gain Leioako eskultura publikoa ere proiektu honetan sartzea bilatzen da.

Ekintza berezi eta deigarri honen benetako xedea Leioako kaleetan dagoen ondare artistikoa ezagutzera ematea da. Honetarako Udaleko Kultura eta Gazteria sailak kaleko dantza zirkuitoa prestatu du. Herriko hainbat tokitan, beti eskultura baten inguruan, dantzan egingo duten dantza taldeekin batera herritarrek ere parte hartu ahal izango dute.

Prestatutako bidea goizekoa zein arratsaldekoa izango da, era berean ibilaldia, bisitaldi gidatua eta dantza ikuskizunak uztartuz ezhiko toki publikoetan:


1. Nestor Basterretxearen “Leioako indarra”
Tokia: Udaletxeko plaza.
“¿Hacia dónde?” · Marco Vargas & Chloé Brûlé (Andaluzia)
Flamenko garaikidea

2. Jorge Oteizaren “Proposición Dinámica”
Tokia: Kultur Leioa eraikinaren aurrean
“72º” y “Zero gravity” · Circle of Trust (Aragoi)
Hip hop · Hiri Dantza

3. Conjunto escultórico
Tokia: Boulevard
Andoni Aresti Dantza Eskola(Leioa)
Base teknikoko taldea eta Euskal folklorea

4. Novatt eta Lizasoren obrak
Tokia: Pinosolo parkea
“A 2 centímetros del suelo” · Nabeirarrúa Cía de Danza (Galicia/Madrid)
Dantza garaikidea


Aukera bikaina paseatzeko eta hiri-arteaz eta dantzaz gozatzeko, gure hiriko ezohiko guneetan

Erlazionatutako dokumentuak:

Txartela (pdf, 323 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa