Independentzia kalea, Aldapabarrena bide bide gurutzetik hasita, trafikoari moztuta egongo da apirilaren 18ko 08.00etatik apirilaren 29ko 19.00etara arte.
Ondizko etxe berrien hodi sarearen hobekuntza lanak direla eta emango da mozketa hau. Zehazki Independentzia kale osoa hartuko du mozketak, Aldapabarrena kale gurutzetik hasita. Beraz, Ondiz zein Txorierritik jaisten diren bizilagunek zailtasunak izango dituzte, honetarako Leioako Udaltzaingoak Euzko Gudariak (lehengo Joseba eta Txabi Etxebarrieta) kalea erabiltzea gomendatzen du.