Joan den urtean 104 istripu izan ziren Leioako herrian, Udaltzaingoaren datuen arabera, hau da, aurreko urtean baino 13 istripu gutxiago.
Zaurituak izandako istripuak 31 izan ziren, honen ondorioz 42 pertsona zauritu zirelarik. Hau dela eta, istripuak Leioan gutxitu egin direla esan dezakegu, ostera zaurituen kopurua handitu egin da.
Kotxe harrapaketak, bestalde, bederatzi izan dira, 2009an baino bat gutxiago.
Laburbilduz, Leioak herrian dagoen trafiko kopurua segurtasunez kudeatzeko bide-trazatu egokia duela esan dezakegu. Hau honela, lurralde zein eskualdeko istripuen bataz bestekoa baino %5 baino gutxiago du Leioak. Oinezkoen segurtasunari buruzko datuak ere hobetu egiten ditu Leioak, 3,22 herritar harrapatuta 10.000 biztanleko. Bizkaian datu hau %18 handiagoa da, eta inguruko herrien bataz bestekoa ere %5 handiagoa da.