Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-14 116 lagun lanean daude Behargintzari esker
empleo / enplegu

Leioako 116 herritarrek lana aurkitu zuten iaz Behargintzaren laguntzari esker. Hauetatik 68 Behargintzak eskainitako 15 ikastaroren baten prestatuak izan zen, ondoren praktikak egin zituzten enpresetan eta horren ondorioz kontratua lortu izan zuten. Gainontzeko 48 lagunek euren kurrikulumak Behargintzara eraman ostean lortu zuten lanpostua.

Banakako lana eta enpresekin egindakoa desberdindu behar dugu. Pertsonalki erabiltzaileei hainbat laguntza eskaintzen dio Behargintzak, besteak beste, informazioa, orientazioa, prestakuntza, edota enplegu programak. Honen arira Behargintzak 15 prestakuntza ikastaro antolatu zituen iaz herriko langabetuei zuzenduta, hauetan parte hartu zuten 95 lagunetik 68k lan kontraturen bat lortu zuten. Enpresekin, ordea, enplegu eskaintzak kudeatu izan dira eta praktiketan aritzeko ikasleen datuak eman dizkie.

Behargintzaren erabiltzaileak euren kurrikulumak eramaten dituzte Leioako bulegora datu basean sartzeko. Horrela, eskualdeko enpresek langileen beharrizana dutenean Behargintzara zuzentzen dira. Modu honetan, iaz 76 enplegu eskari bideratu ziren Behargintza Leioan, hauetatik 48 lagunek kontratua lortu zuten.

Orientazioari dagokionez, 228 gizon eta 189 emakume hurreratu ziren Behargintzara zerbitzu hau erabiltzeko. Lehenik eta behin egoera profesionalaren diagnostikoa egiten da lan merkatuaren arabera eta ondoren prestakuntza plana zehazten da, jarraipen eta laguntza eskainiz erabiltzaileari momentu oro. Aipatzekoa da erabiltzaile hauetatik 389 Estatutik eratorriak izan direla, eta 48 lagun atzerritarrak.

Baina Behargintzak herriko enpresa sareari ere zerbitzuak ematen jarraitzen du, ekintzaile eta enpresen arteko lokarria bihurtuz herriko ekonomi jarduera sustatzeko asmoz. Egindako lanen artean Behargintzak enplegu eskaintzak kudeatu ditu, eta enpresen esku jarri ditu hainbat ikasle euren praktikak egiteko, enpresei zuzendutako ikastaro bereziak martxan jartzeaz gain.

Azkenik, aipatu beharrekoa da Behargintza Leioak joan den urtean martxan jarritako lan prospekzio ikerketa. Honetan herriko enpresen ahuleziak eta indarren azterketa egiten da, LEIOA SAREAK ERAIKIZ izeneko proiektuaren barruan. Ikerketa honetan herriko 16 enpresek hartu zuten parte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa