2010-06-22
Kulturako laguntzaileen lan-poltsa sortzeko prozesua ireki du Behargintzak
Behargintza Leioak lan-poltsa sortzeko prozesu berria ireki du, oraingoan kulturako laguntzaileena izango baita.
Deialdi honen xedea lan-poltsa bat sortzea da, hutsik geratzen diren lanpostuak aldi baterako betetzeko, eta aurrez ikusi ezin diren lan-beharrei erantzuteko. Leioako Kultura eta Gazteri Arloak antolatzen dituen jarduera kulturalen antolakuntza eta jarraipenaz arduratuko dira.
Honen inguruko informazio gehiago web gune honetako "Lan poltsa" izeneko tokian.