Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-06-03 Eskerrik asko zure ahaleginagatik
kartel2 / kartel2

Leioako Udalak, Gizarte Zerbitzuen bitartez, kanpaina berezia kaleratu du mendekotasuna duten pertsonen jagoleei zuzendutakoa. Kanpaina honek hainbat helburu ditu, alde batetik pertsona hauei eskerrak ematea egunero egiten duten lanagatik, bestetik horretarako euren inguruko pertsonen laguntza ere eskatu behar dutela bultzatzea, eta azkenik jagoleen inguruan diren pertsonak ere laguntza hori ematea beharrezkoa dela ohartaraztea.

Kanpaina hiru kartel osatzen dute eta Leioako kaleetan jarrita izan dira azken hilabetean herritar guztiek ikusi ahal izateko. Honekin jagoleen lana gogoratzea eta ezagutzera ematea lortu nahi izan du Leioak, euren lanaren balioa goraipatu eta eskertu. Batez ere gure nagusien bizitzaren azken txanpan zaintzen duten pertsona hauek euren bizi kalitatea handitzea lortzen dutelako hainbat lan batera eginez (psikologo, mediku, fisioterapeuta...) eguneko 24 ordutan maitasuna izanda irabazi bakarra.

Familikideekin egiten duten lan hori eskertzekoa da, eta bestalde eskertzekoa da baita ere pertsona hauek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako gaur egun gaixo hauek dituzten beharrizanak asetzea, oraindik gizarte osoak lan asko duelako egiteko.

Baina eskerrak emateaz gain helburu nagusienetarikoa jagole hauei ohartaraztea da; bakarrik ez daudela esatea, euren ingurukoei laguntza eskatu behar dietela, eta bakarrik ez dutela zertan aurre egin behar egoera gogor honi. Horretarako jagoleak ez diren beste herritarrak ere kontzientziatzea du helburu kanpainak, seme-alabak, izeko-osaba, auzokoak eta inguruko bestelako lagunek laguntza eskaini behar dutela.

Guzti hau kontutan hartuta, Leioako Udalak, erakunde bezala, bere erantzunkizunak ere hartzen ditu, eta bai gaixoentzat eta baita jagoleentzat zuzendutako Zainduz programa martxan dela jakinarazi izan du beste behin ere. Pertsona hauen bizi kalitatea hobetzeko helburu bakarra duena eta guztiz doakoa dena leioaztarrentzat. Zainduz programari buruzko informazioa 609 335 950 edo 946 232 744 telefonoan.

Erlazionatutako dokumentuak:

liburuzka (pdf, 316 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa