Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-13 Nagusientzako zerbitzu bereziak eta denon eskura Leioan
dependencia / menpekotasuna

Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailak, Bizitzen Fundazioaren bitartez, gure nagusientzako bereziki zuzendutako hainbat zerbitzu jarri ditu martxan. Zerbitzu hauek maila handiko profesionalek emango dituzte, eta honetaz gain guztiz doakoak izango dira leioaztarrentzat.

Aipatutako zerbitzu hauek Zainduz programaren barruan kokatuta daude, eta Leioako Udalak zein Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutakoak dira.

Programaren helburua da, beraien etxeetan bizi diren eta menpekotasuna duten pertsona nagusiei zein beraien senideei edo zaintzaileei arreta eta laguntza emateko baliagarria izango diren hainbat ekintza, prestazio eta zerbitzuren garapena lortzea. Honela, zaintza afektiboa eta hurbila lortuz, eta pertsona hauek berraine etxeetan mantentzea, bizitza kalitatea hobetuz.

Zainduz programak bost lan ildo ditu:

- Prebentzioa: Psikoestimulazio kognitiborako ikastaroen bitartez.
- Sentzibilizazioa: Hedapen eta informazio kanpainak burutzen dira sarritan ezezaguna den errealitatea ezagutarazteko.
- Prestakuntza: Zaintzaileei prestakuntza handitzeko ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak...eskaintzen dira.
- Laguntza psikologikoa: Menpekotasuna duten pertsona nagusiak zaintzeko eraz aholkatzen da profesioaren laguntzaz. Egoera berean diren pertsonekin laguntza taldeak sortzen dira ere.
- Boluntzariotza: Voluntario elkarte ezberdinekin koordinatzen gara.

Prenbentzioa, laguntza psikologikoa eta prestakuntza, proiektu honen ildo garrantzitsuenak dira. Gure nagusiei bereziki zuzendutako psikoestimulazio programa dugu martxan, Bizkaia mailan aitzindariak bilakatu gaituena eta gaixoekin euren etxeetan eta inguruan bertan lan egitea ahalbidetzen duena. Honekin dementzia prebenitzea lortzen da edota gaixotasunaren eraginak moteltzea behintzat.

Zerbitzu hau martxan da jada Leioako hainbat etxeetan, eta gero eta gehiago dira parte hartu nahi dutenak. Monitoreen profesionaltasuna, eta etxean bertan jasotzeak erabiltzaileei ematen dieten malgutasuna da gehien baloratzen dutena.

Baina laguntza hauek aipatzerakoan ezin dugu alde batera utzi gure nagusien bizi kalitatea mantentzen ahalegintzen diren jagoleak. Normalean familikoak izaten dira lan hauetaz arduratzen direnak, ez dute inongo prestakuntzarik arlo honetan eta egoera honi aurre egin behar izaten dituzte egun batetik bestera.

Horregatik, Zainduz jagolearen figuran oinarritzen da batez ere, eta laguntza psikologikoa eskaintzen die bere egoeran diren pertsonekin harremanetan jartzeaz gain. Honetaz gain, prestakuntza ere bultzatzen du programak hainbat ikastaroekin, egoera berri honi aurre egiteko bideak ezagutzera emango dizkietenak eta beharrezko zaintza burutzeko jakin beharreko informazioarekin.

Harremanetarako: 609.335.950 edota 946.232.744

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa