2024-07-31
Leioa Kirolak-ek eskaintza zabala eta askotarikoa izango du 2024-2025 denboraldian
Leioako Udalak Torresoloko igerilekuen irekiera irailaren 29ra arte luzatuko du aurten.
Udalak, Leioa Kirolaken bitartez, 2024-2025 denboraldirako kirol-eskaintza zabala eta askotarikoa eskaintzen du, ur-ikastaroekin (igeriketa edo aquagym) eta pistakoekin (padel, yoga, dantza, xumba, body pump edo ziklo indoor, besteak beste). Gustu, adin eta baldintza fisiko guztietarako pentsatutako eskaintza da. Horrela, bereziki gazteenei, helduei, nagusiei eta haurdun dauden emakumeei zuzendutako ikastaroak izango dira.
Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 8an amaituko da, igeriketa ikastaroetarako izan ezik. Kasu honetan eskaera eta maila probak irailaren 9tik 13ra izango dira. Bietan, izena aurrez aurre eman ahal izango da, bai Sakonetan, bai Torresolon, eta, telematikoki, uki.atezaintza@leioa.eus helbidearen bidez. Jarduerak urrian hasiko dira.
Eskaintza osoaren kontsulta, erantsitako dokumentuetan.
TORRESOLOKO IGERILEKUEN IREKIERA HANDITZEA
Ohiko den bezala instalazio horiek hilabete honen erdialdean ixtea baino, aurten, Udalak erabaki du Torresoloko kanpoko igerilekuen irekiera irailaren 29ra arte luzatzea.
Horrela, irailaren 16tik 29ra bitartean Torresoloko igerilekuen ordutegia 14:00etatik 21:00etara izango da astelehenetik ostiralera; asteburuetan ohiko ordutegia mantenduko da, 10:00etatik 21:00etara.
SAKONETAKO ORDUTEGIAK ABUZTUAN
Abuztuan, Sakonetako kiroldegiak honako zerbitzu hauek eskainiko ditu:
• informazioa eta muskulazioa, hilaren 1etik aurrera, 9:00etatik 21:00etara,
• boulderra, abuztuaren 5etik aurrera,
• abuztuaren 19tik aurrera, ordutegia ohikoa izango da eta instalazio hauetako igerilekuak zabalduko dira.
** Abuztuaren 1etik 18ra arte, igerilekua jendearentzat itxita egongo da urtero egin behar diren mantentze-lanengatik.
REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
Partekatu:
Itzuli