Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-07-03 Udalak 4 bisita gidatu antolatu ditu oinez eta doan, Leioa ezagutzeko
/

Udalak lau bisita gidatu antolatu ditu "Leioa pausoz pauso" programaren barruan. Bisita horiek udan egingo dira, uztaila eta iraila bitartean. Ibilbideak doakoak izango dira eta oinez egingo dira. Helburua udalerria, bere historia eta sekretuak modu didaktiko eta dibertigarrian ezagutaraztea da.

Lehenengo ibilbidea, Leioako Altxorretatik, uztailaren 14an izango da, 11:00etan. Bisita honetan udalerriko berdeguneak zeharkatuko dira, Ondiz dorretik Artaza jauregiraino. Irteera Eusko Gudariak eta Aldaparrena kaleen arteko kantoitik izango da, Gaztegune Aterpe Leioa kalearen ondoan.

Bigarren proposamenak, Itsasadarrera Begira izenekoak, Leioako eta lurraldeko alderdirik industrialena ezagutzeko aukera emango die parte-hartzaileei. Uztailaren 28an izango da, 11:00etatik aurrera, Leioako metrotik abiatuta.

Zientzia Naturan da bisitetako hirugarrena, abuztuaren 11n, 11:00etan. Euskal Herriko Unibertsitatearen inguruan ibiliko da, naturaz gozatzeko eta monumentu, mineral eta fosil bereizgarriak ezagutzeko. Irteera, kasu honetan, 5 gelatxoko geralekuan izango da, UPV/EHUren aparkalekuaren ondoan.

Azkenik, irailaren 8an, 11:00etan, Baserri eta Monumentuen Artean bisita egingo da. Bisita horretan, udalerriko enklabeak zeharkatuko dira eta historia-ondarearekin duten lotura nabarmenduko da. San Bartolome eta Peruri igaroko dira. Irteera Boulevardean izango da.

Lau ibilbideetako edozeinetan lekuak mugatuak dira, 25 pertsona bisita bakoitzerako, beraz parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da ekobideak@gmail.com helbidean edo 666 85 77 61 telefonoan.

Más información en la web de turismo Visit Leioa

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa