Avanzadan egiten ari diren obrak eta bide-segurtasuna dela eta, Leioako Udalak bertan behera utziko du Iparragirre kaleko 46. zenbakiaren parean dagoen norabide-aldaketa, gaur, apirilak 24, 20:00etatik aurrera.
Iparragirre kaletik noranzkoa aldatu nahi duten ibilgailuek 12. zenbakiaren altuera edo 2. zenbakiaren ondoan dagoen biribilgunea erabili ahal izango dute.