Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-04-02 Leioa kopako finalaz pantaila erraldoi batekin eta jardueraz betetako programarekin disfrutatuko du Errekalde plazan jai-giroan tailerrak egingo dira; imanak edo musuzapiak sortzeko, pintakarak, photocallak, kirol-gunea eta giza futbolina. Musika ere egongo da. Athleticek eta Mallorcak jokatuko duten finala Jose Ramon Aketxe plazan jarriko den pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da. Partida 22:00etan hasiko da, baina partiduaren aurrekoen emanaldia 21:00etan hasiko da.
/

Leioa prest dago Athletic Clubek eta Mallorcak datorren larunbatean, apirilaren 6an, jokatuko duten Kopako finalaz gozatzeko. Udalak herritar guztiei, baina, batez ere, familiei, haurrei eta gazteei zuzendutako jarduera programa bat antolatu du, finalaren aurrekoak girotzeko.

18:00etatik aurrera, Errakalde plaza zuri-gorriz jantziko da, eta imanak edo zapi zuri-gorriak egiteko tailer, pintakara, photocall, kirol-jarduera eta giza futbolinaren agertoki bihurtuko da. Musikak alaituko du arratsaldea.

Kopako finala Jose Ramon Aketxe plazan Udalak jarriko duen pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da. Partida 22:00etan hasiko da, baina partidaren aurrekoen emanaldia 21:00etatik aurrera izango da.

Udalak datorren larunbatean Leioan izango den jai giroaz gozatzera gonbidatzen ditu herritar guztiak.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

KARTELA (pdf, 881 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa