Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-02-29 Abisua: Langileria kaleko sutea
/

Jabekideen komunitatearen garajeko -1 solairuan izandako sutearen ondorioz, atari guztietako bizilagunak ezin izango dira garajeetara sartu beste abisu berri bat eman arte.

14A, 14B, 12, 10 zenbakietako eta 8. zenbakiko B eskuko (ezkerrean) atariek ez dute hornidura- (edateko ura) eta saneamendu-zerbitzurik (ur beltzak); beraz, ez dituzte erabili behar sukaldeko sanitarioak/etxetresna elektrikoak (harraska, garbigailua, ontzi-garbigailua) ezta komunekoak ere (konketa, dutxa, bainuontzia, komuna).

Behar izanez gero, kaltetutako herritar guztiek - Leioa Kirolak-eko bazkide izan beharrik gabe- Sakonetako Udal Kiroldegiko komunak, dutxak eta aldagelak erabili ahal izango dituzte, 08:00etatik 21:00etara, etenik gabeko ordutegian.

Aipatutako atarietan bizi diren pertsonek euren aseguruekin harremanetan jarri behar dute eta kalteberatasun egoeran egonez gero, Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daitezke 944801336 telefonora deituz, 08:00etatik 15:00etara.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa