Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-12-20 Leioako Udalak emakume kirolariei eskainiko die bere 2024ko egutegia Herritarrek 2.500 mahaiko eta 500 hormako aleren bat eskuratu ahal izango dute Udalaren eta Gaztelubideren HAZen, Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, Kultur Leioan, LAKET Jabekuntza Eskolan eta udal euskaltegian, doan eta bihar, osteguna, abenduaren 21etik aurrera.
/

Leioako Udalak 2024ko egutegia emakume kirolariei eskainiko die, kirolaren eta jarduera fisikoaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan aurrera egiten jarraitzeko beharraz sentsibilizatzeko helburuarekin.

Ekimen honek, gainera, beste emakume batzuk kirola egiten hastera edo jarraitzera animatzen dituzten emakume erreferenteak sortzen laguntzen du, eta herriko emakume kirolari guztiei errekonozimendu eta omenaldi txiki bat egiteko ere balio du.

Hilabete bakoitzean Leioako neska edo emakume bat da protagonista, baita garatzen duen kirol-modalitatea ere.

• Aida Bartolomé Ortuñez, Waterpoloko Leioa Igeri Taldea
• Leire Menoyo García, Leioako Altzaga Xake Kirol Elkartea
• Joane de Paz Rivas, Sakoneta Gimnasia erritmiko taldea
• Garazi Rementeria Gañán, Hartzak Euskal Pilota Taldea
• Nerea Caballero Remón, Torresolo Padel Club
• Izaro Castrillo Basterretxea, Leioako Emakumeak Sarriena Futbol Kirol Elkartea
• Arantza Sarro Cebrian, Leioa Judo Taldea
• Maitena Vega Silvano, Irlandesas Baloncesto kirol taldea
• June López Díez, Bioracer Aurubis txirrindulari taldea
• Naiara Rodriguez Rodriguez, Leioako Saski Baloi Taldea
• Irati Prior Lopategui, Leioa Irabaki FST
• Raquel Velasco Abasolo, 3 kg-ko pisu-jaurtiketetan eta 1 kg-ko diskoan espezializatutako leioar atleta. Euskadiko txapelduna 1966an.

Udalak, Berdintasun arloaren bidez, 2.500 mahaietan eta 500 hormetan jartzeko ale argitaratu ditu. Bihartik aurrera, abenduaren 21, doan izango dira herritarren eskura, Udalaren eta Gaztelubideren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, Kultur Leioan, LAKET Jabekuntza Eskolan eta udal euskaltegian.

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa