2023-11-08
Leioako Udalak Memoriaren Egunean egingo den lore-eskaintzan parte hartzeko gonbita egin die herritarrei
Parte hartu nahi duenarentzako ekitaldi irekia da, eta Leioaren Indarra eskulturan izango da, datorren ostiralean, azaroak 10, 11: 00etan.
Leioako Udalak datorren ostiralean, azaroak 10, Memoriaren Eguna dela eta egingo den lore-eskaintzan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Parte hartu nahi duenarentzako ekitaldi irekia da eta Leioaren Indarra eskulturan izango da, 11:00etan.
Horrela, Leioak bat egingo du aurten ere biktimen oroigarri eta omenaldiarekin.
Memoriaren Eguna 2010eko maiatzean ezarri zuten euskal erakundeek, eta azaroaren 10a aukeratu zuten ospakizun horretarako, egun horretan ez baita inoiz atentatu hilgarririk gertatu.