2023-09-01
Ondizeko jaiak datorren astebururako prestatzen ari dira bakailao lehiaketarekin
Aurten, festak ostiralean, hilak 8, eta larunbatean, hilak 9, izango dira, bakailao lehiaketarekin, eta errepikapen eguna igandean, irailak 17, izango da, aurresku lehiaketekin.
Datorren ostiraletik aurrera Ondizek hartuko du lekukoa bere jaiak ospatzeko. Egitarau zabala eta askotarikoa izango da, eta aurten, hilaren 8an (ostirala), jaiak, erromeria eta mozorro-lehiaketa hasiko dira; irailaren 9an (larunbata), berriz, LV. bizkaitar erara bakailao txapelketa eta bi kontzertu izango dira, bes-teak beste.
Irailaren 17an, igandean, errepikapen egunean, Bizkaiko LXI. aurresku txapelketa eta Ondizeko emakumezkoen XIV. aurresku txapelketa ospatuko dira.
Irailak 8, ostirala (Andra Mari)
11:00 h. Txistulariekin kalejira.
12:00 h. Meza eta ohorezko aurreskua.
13:00 h. Txupinazoa. Nagusientzako luntxa.
18:00 h. Haur ekintzak.
20:00 h. Txistorrada.
22:30 h. Erromeria: “Bidean”. Mozorro lehiaketa.
Irailak 9, larunbata (Andra Maritxu)
09:00 h. LV. Bizkaitar erara bakailao txapelketa. Lursailen zozketa.
11:00 h. Txistulariekin kalejira.
12:00 h. Meza eta ohorezko aurreskua.
13:30 h. Bakailo kazolen aurkezpena.
16:00 h. Igel-toka txapelketa eta kuartan txapelketa.
18:00 h. Bakailao txapelketako sari banaketa.
21:30 h. Kontzertua: “Hoax attack”.
23:00 h. Kontzertua: “Momo” – Queen taldeari gorazarre.
Irailak 17, igandea (errepikapena)
17:00 h. Haur ekintzak.
19:00 h. LXI. Bizkaiko aurresku txapelketa. Ondizko XIV. emakumezkoen aurresku txapelketa.
22:00 h. Jaien amaiera.
Partekatu:
Itzuli