2023-08-10
Sute batek garbiketa zerbitzuko hiru ibilgailu kaltetu ditu Leioan
Sua 01:00etan piztu da, eta suhiltzaileak eta Udaltzaingoa ikertzen ari dira.
Iparragirre zeharkalean kokatuta dagoen garbiketa pabilioian gertatutako sute batek garbiketa zerbitzuko kamioi bat erraustu du, baita beste bi ibilgailu kaltetu ere, erabili ezinik geratu direnak. Gertakariak garbiketa zerbitzuko kamioietako baten izan dira goizaldeko 1:00etan, oraindik ikerketapean dauden arrazoiengatik.
Udaltzaingoa 1:05ean bertatatu eta Iparragirre zeharkaleko 7. zenbakiko auzokideen eraikina hustu du, segurtasun neurriak bermatzeko asmoz. Jarraian suhiltzaileak heldu eta 1:49rako sutea amatatzea lortu dute. Goizaldeko 2:00h. ziren, euren etxeetatik ateratako auzokideak etxeratu ahal izan direnean.
Polizia departamentutik, suhiltzaileekin batera, sutea eragin ahal izan duten arrazoiak ikertzen ari dira. Udaletik egoera honen aurrean auzokideek eskainitako kolaborazioa eskertu gura dugu.