2023-07-14
Avanzada autobia erabat itxita egongo da Getxoko norabidean
Leioa parean Avanzada autobiako tunela egokitzeko proiektuko obrak direla-eta, autobia erabat itxiko da Getxoko norabidean, igandetik ostegunera bitartean, gauez.
Uztailaren 16tik uztailaren 20ra arte (osteguna), autobia erabat itxiko da Getxoko norabidean, gaueko 23:30etik hurrengo eguneko 05:30era bitartean. Horrenbestez, segurtasuna bermatu nahi zaie, hormapikoan aurrefabrikatutako blokeen horma eraisteko lanen ondorioz, Avanzadako tuneletik ibiltzen diren ibilgailuei. Zirkulazioa tunelarekin paraleloan dagoen zerbitzu-bidetik desbideratuko da.
Aldaketa eta eragin guztiak eguraldiaren, bide-kudeatzailearen baldintzen, garraio berezien eta bestelakoen araberakoak izango dira.