2023-07-07
Leioako errepideetako zoladura mantentzeko lanak
Astelehen honetatik aurrera, zoladura hobetzeko eta mantentzeko lanak egingo dira Sarriena eta Independentziako zenbait eremutan.
Astelehen honetan, uztailaren 10ean, Leioako zenbait bidetako zoladura hobetzeko eta mantentzeko lanak hasiko dira, eta udalerriko hainbat gunetan eragina izango dute datorren astean.
Lanak Sarrienako biribilgunean hasiko dira, Irlandesas ikastetxearen ondoan; ibilgailuei txandaka emango zaie bidea, autoen fluxua ez eteteko. Esku-hartze hori amaitutakoan, obrak Claret Askartza ikastetxeko sarreraren eta Barandiaran Goikoa institutuaren arteko eremuan egingo dira. Zoladura mantentzeko lan hauek Independentzia kalean egingo dira azkenik, Altzaga ikastolaren ondoan.