Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-05-18 Arte Eszenikoetako 300 profesional bilduko dira gaur hasi den Umore Azokan
SAREA / SAREA

XXIII. edizioan, Umore Azoka Leioa Estatuko Arte Eszenikoen azokarik indartsuenetako bat da, eta kaleko arteetan bakarrik aritzen den bakarra da. Horren erakusgarri dira aurten programatzaile, ekoizle, artista eta kazetarien artean akreditatu diren ia 300 profesionalak. Goizeko lehen ordutik, Kultur Leioaren inguruan ibili dira etengabe. Bertan, Euskadiko Antzoki SAREAren Batzar Nagusia egin da.

ARTEKALE Euskadiko Kale Arteen Elkarteko kide diren konpainiak programatzaileei proiektuak aurkezten jarri dira ondoren. Gaurko programa barruko beste jarduera bat Kaleko Arteetako eragileen arteko elkarrizketa izan da, ikuskizunen prezioaren inguruan.

Esan behar da aurten mundu osoko konpainien 550 antzezlan-proposamen jaso direla, eta hori da, hain zuzen ere, sektoreak azoka honekiko duen interesaren isla.

Jarduera profesionalen ondoren, emanaldiak gaur arratsaldeko 17: 30ean hasiko dira eta gauerdira arte iraungo dute, Des Equilibrats (Balearrak), Capitán Maravilla, Mario Enzo (Gaztela Mantxa), Jean Philippe Kikolas (Gaztela eta Leon), Mariana Collado & Lucio A. Baglivo (Andaluzia), Wetuntum (Portugal), The Black Blues Brothers (Kenya) eta Hortzmuga, Aukeran, Rojo Telón, Barré, Vaivén, Harrobi eta Batcharte (Behenafarroa) euskal konpainien antzezlanekin.

Biharko egitaraua
Bihar, ostirala 18, profesionalek programa estua izango dute. Umoremeeting delako konpainien eta programatzaileen arteko topaketa azkarrekin hasiko da, eta Flandriako (Belgika) AACC eta Zirkuko nazioarteko hainbat jaialdiren aurkezpenekin jarraituko du. EZEk, Euskal Zirku Elkarteak, euskal zirkuaren lehen katalogoa aurkeztuko du eta CIRCOREDek, Espainiako Zirku Profesionalen Elkarteen Federazioak, beste aurkezpen bat egingo du.

Ondoren, bazkari tradizionala egingo da Mendibile Jauregian. Bertan, harrera ofiziala egingo zaie konpainiei eta iazko irabazleei (Orain Bi, Truca Circus eta Maitane Sarralde) sariak emango zaizkie. Horrez gain, Umore Azoka 2023 Sari Berezia ere emango da.

Emanaldiak 17:30ean hasiko dira, honako konpainia hauekin: La Glo, Panta Rhei, Pantzart, Rojo Telón, Trapu Zaharra, Batcharte Dantza, Barré, Hortzmuga, Sokaire Violinistas eta Lekietioko Deabruak (Euskal Herria); Proyecto Kavauri, Vaivén eta M. Collado & Lucio A. Baglivo (Andaluzia), Collectif Primavera (Frantzia), Pau Palaus eta Ambae (Katalunia), Trip de la Noria eta Non Sin Tri (Madril), Lazuz (Suecia-Frantzia), Vaya (Portugal), Miguel Barreto & La Pequeña Victoria Cen eta Kike Kikolas (Gaztela eta Leon), The Black Blues Brothers (Kenya), Mario Enzo (Gaztela Mantxa), La Raro eta Jimena Cavalleti (Valentzia) eta UpArte (Murtzia).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa