2023-01-11
Artatza Jauregia bisitatzeko erreserbak datorren astelehenetik aurrera egin ahal izango dira
Artatza Jauregiak ateak irekiko dizkie berriro bisitariei otsaileko eta martxoko asteburuetan. Bisita antzeztuak izango dira, 45 minutukoak eta doakoak. Derrigorrezkoa da plaza erreserbatzea Kultur Leioara deituz (94.607.25.70) edo bertaratuz urtarrilaren 16tik aurrera.
Bisitak otsaileko eta martxoko larunbat eta igandeetan izango dira, 20 laguneko taldeetan; 11:00etan hasiko dira, eta, eguerdiko atsedenaldiaren ondoren, 16:30etik 19:30era itzuliko dira.