2022-05-20
Jose Luis Ibarzabalek jaso du Umore Azoka 2022ko Sari Berezia
Bi urtez harrera ofizialik egin gabe egon ondoren, 2019ko Umore Azoka Sariak banatu ahal izan zaizkie Dikothomia, UpArte eta Delréves konpainiei, hauekin batera 2022ko Umore Azoka Sari Berezia ere banatu da, urte honetan Jose Luis Ibarzabalek hartu du, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko funtzionarioak, erretiroa hartzear dagoenak. Bere ibilbide profesionalari balioa ematen dion saria.
Sariak honako hauek banatu zituzten: Iban Rodriguez Leioako alkateak, Estibaliz Bilbao Leioako Udaleko Kultura zinegotziak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzatik eta Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldunditik.