2022-05-17
Gizon bat atxilotu dute agente bati eraso egiteagatik estupefazienteak zeramatzala
Leioako Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen joan den larunbatean Iparragirre etorbidean, Leioako udaltzain bat kolpatzeagatik identifikatzen ari zenean. Identifikazio barik zegoen gizona eta, gainera, substantzia zuri batez betetako bi pakete zituen poltsa bat zeraman, estupefazienteak izan zitezkeenak, eta, beraz, osasun publikoaren aurkako balizko delitua gehitu zitzaion.
Joan den larunbatean, maiatzaren 14an, Udaltzaingoaren oinezko zaintzaldi batean, gizon bat ikusi zuten patinete elektriko batekin udalerriko hainbat kaletan abiadura handian zirkulatzen, gelditzeko aginduei jaramonik egin gabe. Agenteek Iparragirre kalean geldiaraztea lortu zuten, eta gizonaren jarrerak estupefazienteen eraginpean egon zitekeela pentsarazi zien. Hori dela eta, identifikatu eta miatu egin zuten.
Soinean zeraman poltsaren miaketan, 300 gramo substantzia susmagarri zituzten bi pakete aurkitu zituzten. Identifikatu eta atxilotu zituztenean, gizonak gogor egin zien agenteei, eta haietako bati eraso egin zion.
Horregatik guztiagatik, Leioako Udaltzaingoak atxilotu zuen, agintaritzari jarkitzeagatik eta material estupefazientea edukitzeagatik salatua, bere eskubideen berri eman zion, eta, ondoren, epailearen esku utzi zuen.