Zorionak!
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Abenduaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-05-13 Lamiako Maskaradaren magia bueltan izango da maiatzaren 27an
Iban Rodriguez eta Arkaitz Correa -Lamiako Maskarada- / Iban Rodriguez eta Arkaitz Correa -Lamiako Maskarada-

Maiatzeko azken ostiralean, Lamiako Maskaradak magiaz beteko ditu Leioako auzoko kaleak, eta udako jaiei hasiera emango die berriz ere. Bi urteko etenaldi baten ondoren, pandemiak ospakizuna galarazi zuen arren, Leioako Lamiako auzoan gure sustraiekin izandako topaketa honetaz gozatuko dugu berriro.

Iban Rodriguezek, Leioako alkateak, Arkaitz Correa Lamiako Maskaradako kidearekin batera egin du Lamiako Maskarada 2022 ekimenaren aurkezpen ofiziala.

“Azken egunotan asko hitz egiten ari gara kaleko arteei buruz, eta gaur Leioako auzo bateko arteaz eta bertako bizilagunez hitz egin nahi dugu. Izan ere, 40 urte baino gehiagoz geroztik, gure sustraietara eta tradizioetara itzultzen gaituen antzezpen bikaina egiten dute. Pozten gara Lamiako Maskaradaz gozatu ahal izateaz berriro ere”, Iban Rodriguez alkateak esan zuenez.

Marik, Prudentziak, Sugaarrek edo Ieltxuk Lamiakoko kaleetan zehar dantzatu eta abestuko dute buruhandi, erraldoi, hankapalu eta fanfarriarekin batera, eta aurten, gainera, Tartalo ere sartuko da buruhandien taldean.

Correak azaldu zuenez, “auzoan bizirik dirauen jaia eta tradizioa” da Maskarada, auzoko gazteek “barneratuta” dutena, beraz, “Belaunaldien arteko erreleboa ziurtatuta dago” baieztatu zuen.

Baina gainerako herritarren parte-hartzea ere garrantzitsua da Lamiako Maskaradarentzat. “Lamiakotarrak, beti bezala, balkoiak apaintzen eta kalera ateratzen animatzen ditugu, aurtengo Maskaradan parte hartzeko. Era berean, gainerako leioaztarrak eta Lamiakora hurbildu nahi duten pertsonak gonbidatzen ditugu parte hartzera, gure kultura eta tradizioa berpiztera jai giroan eta ludikoan”, adierazi zuen Correak.

Maiatzeko azken ostirala
Tradizioak adierazten duen bezala, maiatzeko azken ostiralean Maskarada Lamiakora itzuliko da. Aipatzekoa da tradizio zahar hau bizirik dagoela urte osoan zehar lan egiten duten lamiakoztar guztien ahaleginari eta lanari esker, egun honek ez dezan hutsik egin eta tradizioa hain berezia den ikuskizun batez goza dezagun berriro.

Auzoko San Maximo jaien barruan, Lamiako Maskarada maiatzaren 27an hasiko da, 17:30ean, eta une horretatik aurrera magiak hartuko du Lamiakoko txoko bakoitza. Alde batetik, Maskaradak kristautasunaren eta euskal mitologiaren arteko liskarra irudikatzen du, eta bestetik, auzoari izena ematen dion lamiaren istorioa.

Hiru atal
Maskarada hiru ekitalditan banatuta dago: lehena 17:30ean hasten da, Langileria kalearen eta Gazteluetako igoeraren arteko bidegurutzean, fanfarriak, erraldoiek osatutako adarrak eta herriak osatzen duen eta Maiatza pertsonaia buru duen kate txiki batek herria zeharkatzen dute Maskaradaren hasiera iragarriz, musika doinuen bidez, Lamiako geltokiko plazaraino. Lamiako Txikiak dantza taldeko kideek eta herriak dantza egiten dute, guztiak Maskaradarekin bat egitera gonbidatuz.

Bigarrenik, 18:00etan, pertsonai mitologikoen aurkezpena egingo da. Banan-banan, Mari eta Sugaar ugazabek jasoko dituzte, Maskaradan sartzeko eta ondorengo akelarrera gonbidatzeko. Ibilbidean Prudentziak laguntzen die, galdutako semeaz galdetuz.

Azkenik, 22:30ak aldera, elementu guztiak elkarrekin erlazionatzen dira festa giro berezi bat sortuz, orain arte agertutako pertsonaia guztiek parte hartuko duten akelarre batekin.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa