2010-02-22
Gizon bat atxilotuta Leioako taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik
Leioa eta Erandioko Udaltzaingoen elkarlanari esker, atzo gauean gizon bat atxilotua izan zen Leioan –T.D.S, 40 urtekoa eta Barakaldoko bizilaguna- Jose Ramon Aketxe plazako taberna batean egindako ustezko lapurreta delitu bat leporatuta.
Gertaerak goizaldeko 02.18ean inguruan eman ziren. Orduan ohikoa den herri babesa lanetan ziren agenteek gizon bat ikusi zutenean Jose Ramon Aketxe plazako bigarren solairu batean zintzilik, taberna bateko lehioan hain zuzen ere.
Atxiloketaren ondoren Leioako udaltzainek, Erandioko patruila batekin, argi ikusi zuten atxilotutako gizonak, harrapatuta izan aurretik, tabernako lehioaren kristala apurtzea lortu izan zuela lokalaren barrukaldera sartzeko asmoz.
Horrela, T.D.S, 40 urtekoa eta Barakaldoko bizilaguna, atxilotuta izan zen lapurreta saiakuntza delitu bat egotzita. Bestalde, pertsona honek zituen aurrekarietan antzeko delitu batzuk leporatuta zituela ikusi zuten udaltzainek.
Atxilotua “epaiketa arina” izateko epaileen esku dago dagoeneko.