2018-01-18
Leioan ere euskarazko ereduak sustatzeko kanpaina abian da
Azken urteotan egindako lanaren ildoan, aurten ere euskarazko ereduak sustatzeko kanpainara gehitu da Leioako Udala, Bizkaiko 32 udalerriekin batera. 2018-2019 ikasturtean eskolatzeko helburuz, umeak lehen aldiz matrikulatzeko epea urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 9an amaituko da. Hori horrela, udalerri sustatzaileetan bizi diren 8.000 familia inguruk (hau da, 2-3 urteko umeak dituztenek) EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ IKASI izeneko diptikoa eta IRRIEN LAGUNAK klubaren IRRIA aldizkariaren ale berezi bat hartuko dute.
Kanpaina honen helburu nagusia dugu euskaraz ikastearen alde onak azpimarratzea, umeak lehen aldiz eskolatzen direnean familiak daukan garrantzia nabarmenduta.
Esan bezala, Leioarekin batera beste 32 udalerrik hartu dute parte aurten ere: Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berriz, Bilbo, ENKARTERRIKO MANKOMUNITATEA (Artzentales, Galdames, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla), Etxebarri, Gatika, Gordexola, Laukiz, Maruri-Jatabe, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Sestao, TXORIERRIKO MANKOMUNITATEA (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio) Urduña, Zaldibar eta Zierbena.