2017-10-30
Trafiko mozketak eta segurtasun neurri handiagoak Arimen gauan
Leioako Udaltzaingoak segurtasun neurriak indartuko ditu bihar ospatuko den ‘Arimen gaua’ dela-eta. Udaltzainen kopurua handiagoa izango da aurten eta, honetaz gain, trafiko mozketak ere emango dira oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Leioako Udaltzaingoak 10 agente izango ditu lanean biharko gauean, uniformez zein kale-jantziekin izango direnak. Eta Erandioko Ertzain-etxeak beharrezkoak diren unitateak jarriko ditu martxan malgutasun osoz Udaltzaingoak horrela eskatzen badu.
Bulebarrean jaiaz gozatzen egongo diren oinezkoen segurtasuna bermatzeko trafiko mozketak izango dira zerbitzuzko bideetan. Bulebarra itzita egongo da trafikora norazko bietan, Getxoko norabidean 20:00etatik aurrera, eta Bilboko norabidean 22:00etatik aurrera. Jaiaren amaiera 3:00etan izango da, baina bideak ez dira trafikoari irekiko goizeko 5:00etara arte, garbiketa zerbitzuak lan egiteko.