2017-07-15
Langileria 80 zenbakiko etxebizitza kiskali da goizaldean
Suteak ez du kalte material ez pertsonalik eraginn, etxea hustuta zegoelako.
Gaur goizaldean Langileria 80 zenbakian kokatuta zegoen etxebizitza kiskali egin da sute baten ondorioz. Suhiltzaileek sutea mendi-hegaletik zabaltzea ekiditu dute. Suteak ez du kalte pertsonalik ez materialik eragin, izan ere, etxebizitza hau hustuta zegoen datorren astean eraistea aurreikusita zegoelako Txorierriko igogailuaren lanekin jarraitu ahal izateko.
Goizaldeko 00:40ean, Txorierriko bizilagun batek Leioako Udaltzaingora deitu zuen sutearen berri ematen. Berehala bertaratu ziren suhiltzaileak, eta sutea endi-hegaletik zabaltzea ekiditu zuten. Bestalde, etxea, guztiz kiskalita geratu da. Aldi berean Udaltzaingoa etxeko jabeekin harremanetan jarri zen eta beraiek baieztatu zuten etxea hutsik zegoela eraisketa egin ahal izateko.
Etxebizitza hau datorren astean eraistea aurreikusta zegoen, Txorierriko igogailuaren lanekin jarraitu ahal izateko. Lotura honek Txorierri eta Lamiako auzoak batuko ditu laster.