2017-06-21
Umeen parkeak estaltzeko herritarren botazioen behin-betiko emaitzak
Herritarrek egindako botazioak zenbatu dira eta leioaztarrek aukeratu dituzten estalkiak Txorierri eta Euskal Etxeen plazako umeen parkeetarako Basoa eta Hostoa izeneko aukerak izan dira.
Joan den maiatzaren 25ean Leioako Gardentasun Atarian (www.leioazabalik.leioa.net) partaidetza prozesua jarri zen martxan leioaztarrek umeen jolas parke biren estalkia aukeratzeko. Partaidetza prozesu hori ekainaren 16ra arte egon da irekita.
Guztira 358 boto jaso dira, hauetatik 40 (%11,17) baliogabeak izan dira errepikatuta heldu direlako, NAN zenbakia Leioako erroldan erregistratuta ez egiteagatik edota NAN zenbakia baliogabea izateagatik.