Leioako Udalaren Berdintasun sailak hurrengo San Juan jaietan arriskuren bat sorraraz dezaketen gune ilunak identifikatzeko prozesu bat jarri du martxan.
Arazo edo arrisku hauei buruzko on-line bidezko galdetegi bat prestatu dugu. Eta hau erantzun eta ezagutaraztea eman dezazuen eskertuko genizueke, informazio iturri baliotsua eta garrantzitsua baitzarete.
Informazio bilketa ekainaren 5 eta 14 bitartean burutuko da. Zuen erantzun guztiak anonimoak izango dira, eta behin hauek bildu eta gero aztertuak izango dira. Horren bidez, Leioako segurtasun egoera hobeto ulertu eta eraso sexual eta sexistarik gabeko jai seguruagoak izatera bideratutako alternatibak bilatzen saiatuko da.