2017-02-21
Maite Arrese ipuin kontalaria izango da ostegunean liburutegian
Maite Arrese ipuin kontalariak saio bat eskainiko du ostegun honetan Kultur Leioako liburutegian 5 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutakoa. Doako saio hau euskaraz izango da eta 18:00etan hasiko da, beraz haur liburutegia 17:45etik 19:00tara itxita egongo da. Ordua baino lehen liburutegian bertan izena ematea beharrezkoa da aforoa kontrolatzeko.