Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak zerbitzuak gaurko eta hurrengo egunetarako eman dituen eguraldiaren aurreikuspen kaltegarriak ikusita (tenperaturen jaitsiera, elurra eta izozteak), Udalak kaleko zerbitzuak areagotuko ditu.
Hala ere, honako gomendio hauek eman nahi dizkizuet leioaztarroi:
· Bideen egoerari buruzko informazioa eskatu bidaiatu baino lehen. Kateak eraman, erregai-tanga beterik eta neguko arropak. Egoera muturrekoa bada, ez bidaiatu.
IBILGAILUA ERABILTZERAKO ORDUAN:
· Astiro joan, izotzarekin argi ibili, segurtasun distantzia mantendu, mugimendu lasaiekin gidatu, martxa laburrak erabili, eta izotzik baldin bada, ez zapaldu balazta. Ekaitzarekin auto barruan geratu, motorra martxan utzi eta kalefakzioa piztuta. Erregai-tangak beterik egon behar du.
· Adi egon komunikabideek eman ditzaketen berriei.
ETXEAN:
· Etxean, kalefakzio sistema osagarriekin erne ibili (sutontziak edo estufak) istripua gertatzeko posibilitatea dela-eta.
KALEAN:
· Ospeletik ez ibili, izotza bada.
· Kontuz ibili eta adi, ez erortzeko.
· Udal langileen gomendio eta ekintzei adi egon, igarotze eta zirkulazio arazoak ekiditeko.
Neurri hauek gehi herritarron zuhurtzia nahikoa izan daitezela espero dugu, desiragarriak ez diren gertaerak ekidin ahal izateko.