2016-12-23
Azken urteetako aurrekonturik adostuena onartu du Leioak
Leioako Udalak 2017ko Udal Aurrekontuak onartu zituen atzo, azken urteetako adostasun zabalenarekin. Aurrekontu hauek, EAJ/PNVk eta PSEk osatzen duten Gobernu taldearen aldeko botoei eta EH-Bilduren abstentzioari esker onartu ziren. Esnatu Leioak, aldiz, eta PPk kontrako botoa eman zuten.
Horrela, Leioako Udalak 34.013.578 euroko aurrekontua izango du 2017rako, iaz baino %0,13 altuagoa. Horrekin batera, Erakunde Autonomoen eta Sozietate Publikoaren aurrekontuak ere onartu ziren atzoko Osoko Bilkuran: Soinu Atadia Fundazioak eta Udal Musika Eskolak 2.207.374 euro izango dute, eta Euskararen Erakundeak, berriz, 1.058.758,77 euro.