2016-12-01
Leioa Blog Lehiaketaren bigarren edizioko sariak
Leioa Blog Lehiaketan, herriko 30 blogger, instagramer eta youtuber baino gehiagok parte hartu dute, eta ondorioz, beren argitalpenei esker, 100.000 pertsona ingururengana heldu gara Interneten. Lehiaketa honen bidez, Leioa eta bertoko merkataritza eta ostalaritza ehundura posizionatu da Interneten.
Saritan banatu diren 2.850 euroak Lehiaketan parte hartu duten establezimenduetan gastatu ahal izango dira, Leioako merkataritza eta ostalaritza sustatze aldera. Sariak honela banatu dira:
600 euroko hiru sari (Blog, Instagram eta Youtube kategorietan), 3 300 euroko hiru sari (Blog, Instagram eta Youtube kategorietako aipamen berezietarako) eta 150 euroko herritarren sari bat.