2016-11-28
Leioako inguruko elementuei euskarazko izena jartzen parte hartu
"Hitzak, Berbak, Eleak..." ekimenean, euskararen ezagutza partekatu komunitatearekin
Nola esango zenuke "farola” euskaraz?... Hainbatetan, kaleko ohiko elementuen euskarazko izenak ez ditugu ezagutzen, gogoratzen… "Hitzak, Berbak, Eleak..." ekimenarekin, abenduaren 3an den Euskararen Nazioarteko Egunerako prestatu diren jardueren artean, begien bistan jarriko ditugu elementu horien euskarazko izenak udalerriko bi plazatan.
Horretarako, bi saio ezberdin proposatzen ditugu, denon artean leku horietan edukiko ditugun euskarrietan hitz horiek jartzeko eta gero, euskarri bakoitza dagokion elementuaren gainean kokatzeko.
Parte hartzeko prest baldin bazaude, 2 aukera hauek dituzu:
1. saioa: ARRATSALDEZ
- Data: Azaroak 29, asteartea.
- Ordutegia:17:00-19:00.
- Lekua: Jose Ramon Aketxe plaza.
2. saioa: GOIZEZ
- Data: Azaroak 30, asteazkena.
- Ordutegia: 10:00-12:00.
- Lekua: Euskal Etxeen plaza.
Gonbidatzen zaituztegu euskaraz mintzatzen zaretenoi, eta euskara ez dakizuenoi ere, zuen ezagutzak komunitatearekin partekatzera, guztiok elkar ezagutuz, euskaraz gozatzeko.
Partekatu:
Itzuli