2016-11-15
Berdintasun sailak autoestimu tailerra antolatu du emakumeentzat
Leioako Udalaren Berdintasun sailak ikastaro berri eskaintzen du emakume leioaztarrentzat. Oraingoan autoestimu tailerra da, abenduaren 3 eta 17an izango dena, 10:00etatik 14:00etara.
Tailer hau bere bizitzan aldaketa nabarmenak bultzatu nahi dituzten udalerriko emakumeei dago zuzendua, hau da, bere autoestimua zaintzeko baliabide berriak ezagutu nahi dutenentzat.
Interesdunek izena eman dezakete Gizarte Zerbitzuen udal bulegoan (inaurratzaga, 1) azaroaren 25ean baino arinago, eta 5 euroko fidantza eskatzen jarriz.