2016-10-25
Eskola arloan familien partaidetza areagotzeko udal programa berria
Leioako Udalaren Hezkuntza sailak Denon Artean izeneko programa jarriko du martxan laster Leioako bost ikastetxe publikoetan (Altzaga, Aratzta-Pinueta, Lamiako, San Bartolomé eta Txomin Aresti) eskola arloan familien partaidetza areagotzeko.
Programa honen inplementazioa estu-estu lotuta dago Poli Untzia programarekin, Haur Hezkuntzako hainbat gelatan martxan jarri denarekin.
Programak ardatz gisa bi estrategia metodologiko ditu: Haur Hezkuntzako umeei eskaintzen zaien input linguistikoa eta umearen ikasprozesuan familiaren interbentzioa, eskola-familia koedukazioa proposatuz.
Denon Artean programak horrexetan intziditu nahi du, familien kontzientziazioan euren seme-alaben ikasprozesuetan eskolarekin batera parte ha dezaten, eta hasierako planteamenduan otsailera arte dago interbentzioa aurreikusita.