Leioa Aterpe Gazteguneak erantzukidetasun tailerrak hartuko ditu urrian eta azaroan, Leioako gazteei zuzendutakoak. Ekintza Leioako Udalaren Berdintasun sailak antolatzen du, gazteen arteko berdintasuna sustatzeko, egun ikastetxeetan lantzen ari den programaren barruan kokatuz.
Partehartzaileek, 14 eta 35 urte bitarteko leioaztarrek, sukaldaritza eta konponketa errazak egiteko oinarrizko ezagutzak hartuko dituzte. Sei saio izango dira guztira, urria eta azaroan izango direnak, arratsaldez.
Izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da.