2016-09-06
Leioaztarrak nagusi izan ziren aurresku txapelketetan
Beste behin ere leioaztarrak izan dira nagusi joan den igandean ospatutako aurresku txapelketetan. Haizea Hormaetxeak irabazi zuen Ondizko Emakumezkoen IX.lehiaketa, eta Irati Merino –Gallarta- gaztetxoen mailan. Bestalde, Josu Marcos 56.Bizkaiko Aurresku txapelketaren irabazlea izan zen gaztetxoen mailan, nagusietan Ander Garitaonaindia –Portugalete- izan zelarik.