2016-08-12
Trafikoko gestioak ere udaletxean egin ditzakete leioaztarrek
Leioako Udalak eta Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak (DGT) akordioa sinatu dute informazio trukaketa errazteko eta adminiztrazio elkarkidetza sustatzeko. Honi esker, leioaztarrek gidatzeko eta zirkulazio baimenen helbidea aldatzeko ez dute Bilbora joan beharrik, udaletxean bertan egin ditzakete aldaketa hauek.
Hitzarmen honek hainbat nobedade ekarriko ditu leioaztarren mesederako eta administrazioarentzat. Udaletxera edo Gaztelubideko bulegora erroldatzera edo helbide aldaketa bat egiten doan edozein leioaztar momentu berean ibilgailuko helbidea ere aldatu dezake. Eta era berean, gidatzeko baimenan agertzen den helbidearen aldatzea ere egin dezake udaletxean.
Baina honetaz gain, Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak bere datu baseko sarbidea emango dio Udalari, udal ekonomi arloari eta Segurtasun sailari laguntzeko. Horrela, adibidez Udaltzaingoak on-line ikusi ditzake Trafikon erregistraturik dauden ibilgailuen datu guztiak, aurrekariak ikusteko aukera emanez, titularraren informazioa jaso, zigiluak, bahiturak, ibilgailuen azterketa teknikoak, gidariaren baimenak, karnetaren puntuak…