Diputatuen Kongresu eta Senaturako hauteskunde deia egin da ekainaren 26rako. Horretarako, erreklamazioak egin ahal izateko, Leioako Udalak martxoaren 1ari dagozkion hautesle-zerrendak jarriko ditu ikusgai, maiatzaren 9tik 16ra arte, biak barne.
Beraz, ikusgai izango da udaletxeko Estatistika Sailean, goizeko 8,30etik 14,30era eta Gaztelubideko udal bulegoan, Langileria kalean, 202, 8:30etik 14:30era, lanegunetan.
Erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak etorri beharko du, NAN, edo pasaportea edo/ta gida baimenarekin.