2016-02-23
4G banda zabaltzeak interferentziak eragin ditzake telebista seinalean
Estatuko Industri, Energia eta Turismo Ministerioak zabaldu duenez, telefonia mugikorreko 800 MHz-eko banda horren operadore esleipedunak 4Ga hasiko dira zabaltzen telebista-zerbitzuak lehen erabiltzen zituen frekuentzietan.
4G telefonia mugikorraren emisioak LTDren (Lurreko Telebista Digitala) bandaren ondokoan egingo dira; hortaz, baliteke telebista-seinale hartzeko arazoak izatea telefonia mugikorreko estazioetatik oso gertu dauden eraikin edo etxebizitza batzuetan.
Prozesu horren inguruko zalantzarik baduzu edo telebista ikusteko arazoak badituzu, jar zaitez harremanetan Ministerioak zabaldutako Bezeroen Arretarako Zentroarekin, 900.833.999 telefonoan edota www.llega800.es webgunean.
Partekatu:
Itzuli