2016-02-01
2016ko udal aurrekontuak onartu ditu Leioak
Leioako Udalak 2016ko Udal Aurrekontuak onartu ditu. Osoko Bilkurak onartu egin zituen aurrekontuak ostegunean Gobernu taldearen aldeko bozekin, EAJ-PNV eta PSE-EE hamaika zinegotziek osatua, eta Esnatu Leioa, Bildu eta PPren kontrako bozekin.
Horrela, Leioako Udalak 33.962.901,32 euroko aurrekontua izango du aurtengo. Horrekin batera, Erakunde Autonomoen eta Sozietate Publikoaren aurrekontuak ere onartu dira: Soinu Atadia Fundazioak, Kontserbatorioa eta Udal Musika Eskola zuzentzen duena, 2.201.603 euro izango ditu, eta Euskararen Erakundeak 1.090.157,29 euro.