2015-10-09
Leioako laguntza berriak ekintzaileentzat
Eskabideak aurkezteko epea urriaren 19ra arte egongo da zabalik.
Leioako Udalak, Behargintzaren bitartez, beren lan etorkizuna eraiki eta diseinatzeko hautua egiten dutenei laguntzeko apustuarekin aurrera jarraitzen du. Gainera, ekintzaile horiek beste pertsona batzuentzako lana ere sortzen dutelako.
Aholkularitza tekniko, ekintzailetzako prestakuntza berezi, enpresa sareen sustapen eta udalaren enpresa mintegiaz gain, Leioako Udalak laguntza ekonomikoa eskaintzen die udalerriko ekintzaile eta etorkizuneko enpresa berriei.
Bi laguntza lerro onartu dira: lehena, negozio plan baten bidez, enpresa ideia garatzeari begira; eta bigarrena, jarduera berriak abian jartzeko. Laguntza biek dute Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzua) finantzaketa.
Diru-laguntzen lehen lerroa, enpresa ideia bat garatzeari begira dago, eta xede horretan, 21.400 euro jarriko dira, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei laguntzeko, bakar bakarrik, beren enpresa ideia sortu, aztertu eta egituratzen, gerora, bideragarritasun plan baten bidez zehaztu litekeena. Kasu honetan, Leioako Udalak 5 diru-laguntza emango dizkie 25 urtetik beherakoei, eta beste 14, 25 urte edo gehiago dutenei.
Bigarren lerroa enpresa jarduera berriak abiarazteko da eta 25.000 euro banatuko ditu: 2 laguntza 25 urtetik beherakoei, eta beste 7, 25 urte edo gehiago dutenei. Halaber, laguntza osoa izan dadin, aukera emango zaie esleipendunei LEIOAKO UDAL ENPRESA MINTEGIKO lankidetza-guneko postu bat erabiltzeko, lekurik baldin badago, diru-laguntza honi lotuta dagoen laguntzaldian zehar.
Leioako Udalaren Berdintasun Planak eta Lanbideren 2013-2016 Plan Estrategikoak markatutako ildo estrategikoei begira, gainera, aurtengo deialdiak genero ikuspegia hartzen du barne, emakumeen ekintzailetza bultzatzeko asmoz.
Eskabideak aurkezteko epea urriaren 19ra arte egongo da zabalik.
Partekatu:
Itzuli