2015-10-08
Buruhandi tailerra izango da bihar Barikuetan Jai programan
Barikuetan Jai, umeekin euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da bihar arratsaldeko 17:30etik 19:30era Kultur Leioaren inguruan, hau da, Jose Ramon Aketxe plaza edo Errekalde plazan. Biharkoa buruhandien tailerra izango da.
Kartoia, kartulinak, , birziklatzeko materialak…erabiliz, buruhandi original eta koloretsuak egingo dira. Etxean aurki ditzakegun materialak erabiliz, kartoizko kutxak, oihalak, artilea, arrautzetarako ontziak, jogurt poteak… buruhandi ederrak egin daitezkeela ikusiko dugu. Bakoitzak nahi bezala apainduko du buruhandia, eta ondoren jolasak egingo ditugu gure buruhandiekin.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.