2015-09-23
Ipuin kontalari boluntarioak prestatzen jarraitzen du Leioak
'Hitzaren Zuhaitza' izeneko proiektuaren edizio berria
Hitzaren Zuhaitza 2013an abian jarri zen proiektua da. Herritar boluntarioen sarea bultzatu nahi du gure haurrei, ipuinen bidez, bake kulturaren baloreak transmititzeko eta eurekin lantzeko, hala nola, ez indarkeria, berdintasuna, elkartasuna, aniztasunarekiko errespetua, gatazken ebazpen baketsua….
Oso harrera ona izan zuenez, Leioako Udalak eta Geuzek Hitzaren Zuhaitzaren III. edizioarekin jarraitzea erabaki dute. Aurten, istorioa errepikatu egingo da, ipuin-kontalari izan nahi dutenek Marina Apariciok zuzendutako prestakuntzan hartuko dute parte, ibilbide luzea egina duen aktore profesionalarekin, hain zuzen ere. Ondoren, iazko ipuin-kontalarien taldearekin elkartuko dira, eta denek batera, teknika hobetzen jarraituko dute.
Behin prest daudenean, konpainia biran joango da ipuin-kontaketak oparituz herriko zenbait ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei eta ibilbidearekin jarraituko dute Gabonetako Ipuin-kontaketa Maratoian protagonista izanik Kultur Leioan.
Ipuin honen protagonista izan nahi baduzu, … zatoz hitzaren zuhaitzaren taldera!
Parte hartzeko gogoa behar da, eta Leioan erroldatuta egon, besterik ez! Anima zaitez!
Eta hala bada eta ez bada… ipuin hau hasi egin da…
Informazioa eta izen-emateak: www.ipuinkontaketak.tk, telefono honetan 633.016.107 edo e-mail bidez: saioa@geuz.es