2015-09-11
Boluntarioak Eskola Laguntza programarako
Programa hau Leioako Udalak burutzen dituen boluntariotza sustatzeko ekintzen barruan dago
Astean bi ordu libre baduzu eta boluntario izan nahi baduzu, harremanetan jar zaitez Leioako GETekin Eskola-Laguntza Programan parte hartzeko. Programa hau 5 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta honako helburu hau dauka: eskola modu positiboan indartzea, ikasketa ohiturak lantzea eta ikasgaietarako laguntza ematea.
Leioako Udalaren zerbitzu berezi hau 1993.urtetik dago lanean. Esan beharra dago zerbitzu hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa dela boluntariotza, hau da, herritarren laguntza.
Programa hau Leioako Udalak, Gizarte-hezkuntzako Eskuhartze Taldearen (GHET) bidez, burutzen dituen boluntariotza sustatzeko ekintzen barruan dago. Prebentzio-programa da eta taldeko gizarte hezitzaile batek gainbegiratzen du.
Programa berezi hau martxan jarraitzeko boluntarioen laguntza behar du, beraz, interesa baldin baduzu jarri GETekin harremanetan: